Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ríos, Marcelo

Txiletar tenis jokalaria (Santiago, 1975). "Chino" Ríos izenaz ezaguna, munduko tenis jokalari onenetako bat. 1993an, hamazazpi urterekin, Estatu Batuetako gazte mailako irekia irabazi zuen, eta bere mailan munduko aurren sailkatu zen. Gainera, bere herrialdeko komunikabideek urteko jokalari onen izendatu zuten. 1995ean Holandako irekia irabazi zuen, Bolonia, Amsterdam eta Kuala Lumpurko tituluez gainera. 1996an hamaseigarren sailkatu zen jokalari profesionalen zerrendan. 1998an Cayo Vizcaíno lehiaketako finala irabazi zuen, André Agassi estatubatuarraren aurrean, eta Pete Sampras kendu zuen zerrendako lehen postutik. Munduko tenis jokalari profesionalen sailkapenean aurreneko lekua lortzen Hego Amerikako lehen jokalaria izan zen.