Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rio de la Plata

Hego Amerikako itsasadar zabala, Ozeano Atlantikoan, Parana eta Uruguay ibaien bokaletik aurrera, Argentinako (hegoaldean) eta Uruguaiko (iparraldean) estatuen artean. 287 km-ko luzera du eta 40 km zabal da gune estuenean, eta 220 km zabalenean. Ertzeko lurraldeak lauak dira eta hondarralde ugari ditu, Parana eta Uruguay ibaiek garraiatzen dituzten gaien pausatzearen ondorioz. Hiri eta portu guztiz garrantzitsuak daude Rio de la Plata itsasadarraren ertzean: Buenos Aires eta La Plata Argentina aldean eta Montevideo Uruguai aldean.