Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rinzai

edo Rinzai-shu. Erl. Japoniako zen budismoaren bigarren adar nagusia. Iratzarpena –japonieraz satori, sanskritoz bodhi– lortzeko metodoa arazo paradojikoen (koan) gaineko gogoeta proposatzen du bide gisa, modu horretara pentsamenduak bere mugak gainditzen baititu. Dotrina hori1191n ekarri zuen Txinatik Eisai (Senko Kokushi) apaizak. Eragin handia izan zuen kulturan eta erlijioan Kamakura aldian (1192-1333), eta garrantzitsua izan zen Ashikaga aldian ere (1338-1573). XVIII. mendean Hakuin erreformatzaileak eraberritu zuen Rinzai doktrina. Rinzai-shu modernoaren barnean 15 sekta bereizten dira.