Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ridgway, Matthew Bunker

Estatu Batuetako buruzagi militarra (Fort Monroe, Virginia, 1895). Siziliako eta Normandiako lehorreratzeetan parte hartu zuen 1943-1944 urteetan eta, Korean jardun ondoren, MacArthur-en lekua hartu zuen 1951n, Txinan sartu nahi zuela betiere. Estatu komunistek salatu zuten arma bakteriologikoak erabili zituelako, eta Estatu Batuetara itzuli behar izan zuen 1953an. Gudarosteko estatu nagusiko buruzagia izan zen 1955 arte.