Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Richter, Sviatoslav

Ukrainar pianista (Zhitomir, Ukraina, 1915). Teknika bikaina eta errepertorio zabala zuen. 18 urte zituela Odesako operako pianista eta zuzendari laguntzaile izendatu zuten. 1935. urtean eman zuen aurkezpen kontzertua Odesan. 1937. urtean Moskuko kontserbatorioan sartu zen eta Heinrich Neuhaus izan zuen irakasle. 1945. urtean Sobietar Batasun ohiko Musika Lehiaketa irabazi zuen, eta 1949. urtean, berriz, Stalin saria. Kontzertuak eman zituen mundu osoan: Estatu Batuak, Britainia Handia, Italia, Frantzia, Alemania, eta Txina, besteak beste.