Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Richthofen, Ferdinand Paul Wilhelm

(Freiherr von Richthofen, «Richthofen-go baroia» deitua). Alemaniar geografo eta geologoa (Karlsruhe, 1833 - Berlin, 1905). Dolomita Alpeetan eta Trantsilvanian jardun ondoren, Ekialdera joan zen 1860an Alemaniako ekonomia espedizio batean, eta Zeilan, Japonia, Filipina uharteak eta Java bisitatu zituen. 1863-1868 urteetan Kalifornian egon zen eta ondoren Txina aldera joan zen; han egin zituen lan aipagarrienak, eta zehaztu zuen bereziki haizearen eraginez osatzen dela loess lurra.