Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Reinosa

edo Reynosa. Mexikoko ipar-ekialdeko hiria, Tamaulipas estatuaren ipar-erdialdean, Texasko estatutik hurbil, Rio Bravo ibaiaren ertzean. 240.000 biztanle. Aireportua. Burdinbide eta errepidegune garrantzitsua. Nekazaritza (kotoia, azukre kanabera, artoa, behi azienda), industria (petrolio findegiak, kimika industria, ehungintza, janari industria, destilategiak) eta zerbitzuak (han dago aduana) dira ekonomia jarduera nagusiak.