Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Reinhardt, Max Goldman

Austriar antzerki zuzendaria eta zinemagilea (Baden, Vienatik hurbil, 1873 - New York, 1943). Vienan eta Salzburgon egin zituen arte ederretako ikasketak. 1894. urtean Berlinen hartu zuen bizilekua. 1901-1903 urteetan Kleines Theater abangoardiako antzerki taldearen zuzendari izan zen, 1903-1905 bitartean Neues Theater-ena eta 1905. urtetik aurrera Deutsches Theater-ena. Antzerkia bultzatzeko lan gaitza egin zuen eta Antzerki Arteko akademia bat sortzeko ahaleginak egin zituen. 1916-1918 urteetan Berlingo Volksbühne antzerki taldearen zuzendari izan zen eta 1924-1933 bitartean Vienako Theater in der Josefstadt taldearena. 1933an Estatu Batuetara erbesteratu zen, eta zinemarako egokitu zuen Shakespeareren Udako gau bateko ametsa obra (1935). Idazle klasiko (Shakespeare), espresionista (Wedeking) eta sinbolisten (Hoffmannsthal) lanak taularatu zituen maisutasun handiz. Bestalde, gerora ospe handiko antzezle, zuzendari eta teknikari izan zirenak izan zituen ikasle (Murnau, Lubitsch, Jannings, Veidt).