Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rekalde, Paddy

Bizkaitar idazlea (Bilbo, 1964). 1997an argitaratutako Aizu, Paddy! ipuin-liburuarekin hasi zuen bere ibilbide literarioa. Geroztik, narrazio laburrak (Whiskey koloreko gauak, 1999), eleberriak (Rebel Mayo Colorao, 2002; Ragga-ragga dator gaua, 2006) eta poema-liburuak (Sex abaroa, 2000; Bilbo dub kronikak, 2004) idatzi ditu. Taberna-zuloetako gau giroa, sexua, drogak, rock musika, eta deserrotutako jendea dira bere lanen gai nagusiak