Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ramusio, Giovanbattista

Italiar jakituna, geografoa eta politikaria (Treviso, 1485 - Padua, 1557). Veneziako legebiltzarreko idazkaria izan zen 1515. urtetik aurrera eta enbaxadorea ere bai herri askotan. Egin zituen bidaiei buruzko bilduma bat idatzi zuen: Delle navigatione et viaggi (1550-1559, Nabigazioez eta bidaiez), besteak beste, Marco Poloren kontakizunen eta Leon Afrikarrarena jasotzen dituena