Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ramanujan, Srinivasa

Indiar matematikaria (Erode, 1887 - Kumbakonam, 1920). Zenbaki teoriaren alorrean eragin handiko lana egin zuen. Ramanujan jakinduria handiko matematikaria izan zen, baina ezagutza gehiena irakaslerik gabe lortu zuenez gero, zenbait gaitan ezjakina zen eta beste batzuei buruz inork baino gehiago zekien. 1909. urte aldera gobernuak zenbait ikerketa egiteko laguntza eman zion, eta hala, 1911. urtean haren lehen ikerketa argitaratu zen. 1914. urtean Madrasko eta Cambridge-go Trinity Collegeko unibertsitateak lagundurik Ingalaterrara joan zen eta Godfrey H. Hardy-rekin hasi zen lanean. Riemann-en segidak, integral eliptikoak, zeta funtzioak eta segida hipergepometrikoak aztertu zituen, besteak beste, eta azterketak Ingalaterra eta Europa osoko aldizkarietan argitaratu ziren. 1918. urtean Londresko Royal Society-ko kide egin zuten; lehen elkarte-kide indiarra izan zen Ramanujan. 1919an tuberkulosiak jota Indiara itzuli zen eta handik urtebetera hil zen.