Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rambert, Marie

Poloniar jatorriko dantzari eta ballet zuzendari ingelesa (Varsovia, 1888 - Londres, 1982). Jaques-Dalcrozeren ikaslea izan zen Dresden eta Cecchetti-rena San Petersburgon. Diaghilev-ekin batera dantzan jardun ondoren 1920an Londresen hartu zuen bizilekua eta dantza eskola bat zabaldu zuen han. Ballet Club balleta sortu zuen 1930. urtean, gerora Rambert balleta izango zena. Pedagogo bikaina ere bazen, eta Ashton, Markova, Fonteyn, Tudor eta Turner dantzari eta koreografoak izan zituen ikasle, besteak beste.