Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ramallets, Antonio

Espainiar futbol jokalaria (Bartzelona, 1924). Atezaina, 1950eko hamarraldiko onenetako bat. Ia bere karrera osoa Barcelona futbol taldean egin zuen, 1947. urtetik aurrera. Barcelonarekin Espainiako sei liga (1948, 1949, 1952, 1953, 1959 eta 1960), bost kopa (1951, 1952, 1953, 1957 eta 1959), eta Ferietako Koparen lehenengo bi edizioak (1958 eta 1960; 1971tik aurrera UEFA deitua) irabazi zituen. Halaber, Europako Koparen finala jokatu zuen, 1961ean, Benficaren aurka. Bestalde, bi aldiz irabazi zuen Zamora saria (1959 eta 1960), Espainiako Ligan gol gutxien hartu dituen atezaina saritzen duena. 1962an utzi zion jokatzeari. Espainiako selekzioarekin 36 aldiz jokatu zuen, Brasileko munduko txapelketan, besteak beste, 1950ean.