Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ragtime

iz. Mus. Jazz mota, bereziki pianorako idatzia eta bat-batean jo beharrean, idazten dena. Sinkopen erabilera du ezaugarri nagusia. Sortzaileetako bat Scott Joplin musikagilea izan zen. Ragtimean Estatu Batuetako beltzen herri musika eta zurien dantzen doinuak nahasten dira. Hasieran pianoz jotzen bazen ere, geroago orkestrek ere jo izan zuten ragtimea. Dvorakek, Stravinskik eta Milhaudek ragtimean oinarritutako lanak idatzi zituzten.