Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Raglan, Fitzroy James Henry Somerset

Ingeles militarra eta diplomatikoa (Badminton, 1788 - Sebastopoletik hurbil, Krimea, 1855). Gerora, Wellingtongo dukea izan zen. Wellesley militarraren laguntzailea izan zen Portugalen 1804-1811 bitartean, Espainian 1811-1814 bitartean eta Waterloo-n 1815. urtean. Diplomaziako lanetan aritu zen, bestalde, Parisen (1815-1818), Veronan (1822), Madrilen (1823) eta San Petersburgon (1826). Ingalaterrako lur armadako artileriako jeneral nagusi izendatu zuten 1852. urtean, eta ingeles gudarostearen buruzagi izan zen Krimeako gerran (1854).