Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Raffi, Hakop Meliq-Hakobian

Armeniar idazlea (Payajik, Pertsia, 1835 - Tbilisi, Georgia, 1888). Armeniako iragan oparoan eta ohituretan oinarritutako eleberriak idatzi zituen. Armeniar abertzaletasunaren sinbolotzat hartua da. Mshak errusiar-armeniar egunkariko artikulugilea izan zen. Obra nagusiak: Jalaleddin (1878), Leloa (1880), David Bek (1880), The Golden Cockerel (1882, Urrezko oilarra), Sparks (1883-1890) eta Samuel (1885).