Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Purcell, Edward Mills

Estatu Batuetako fisikaria (Taylorville, Illinois, 1912 – Cambridge, 1997). Bere herrikide den Felis Bloch fisikariarekin batera 1952. urtean Fisika Nobel saria eskuratu zuen, 1946. urtean bakarka egin zuen isurkari eta solidoen atomoen nukleoen erresonantzia magnetikoari buruzko ikerketagatik. Nukleoaren erresonantzia magnetikoa material soilen eta nahasturen molekula egitura aztertzeko asko zabaldu den teknika da. Bigarren Mundu Gerran Massachusetts Institute of Technology-n radarrei buruzko ikerketak egin zituen talde baten buru izan zen. Harvardeko irakaslea izan zen 1949. urtean. 1980. urtean Estatu Batuetako unibertsitate ospetsu hartako merituzko irakasle egin zuten.