Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pupin, Michael Idvorsky

Ipar Amerikako fisikaria, jatorriz serbiarra (Idvor, Banato, 1858 - New York, 1935). Distantzia handietarako telegrafiako sistema bat asmatu zuen; telegrafiako burdin harien elektrizitate estatikoa galarazteko metodo bat proposatu zuen eta bigarren mailako X izpien irradak aztertu zituen. 1924an Pulitzer saria eman zioten Immigrant to Inventor lanagatik.