Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Purana

Literatura sanskritoko bilduma entziklopedikoetako bakoitza, Antzinateko eta Erdi Aroko jakituria hinduari buruzko laburpena agertzen duena. Jatorriz oso antzinakoak dira, baina IV-XV. mendeen artean idatziak dira. Besteak beste, kosmogoniak, jainkoen eta santuen genealogia, epopeia handiak eta errege dinastien historia agertzen dira Puranetan. 18 Purana nagusi eta beste testu osagarri batzuk hartzen dira aintzat; ezagunena Brahgavata-purana da, Krishnaren gaztaroa kontatzen duena eta Indiako erlijioan eragin handia izan duena.