Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Przybyszewski, Stanislaw

Poloniar idazlea (Lojewo, Inowroclaw-etik hurbil, 1868 - Jaronty, Inowroclaw-etik hurbil, 1927). Urte asko Berlinen eman ondoren Krakoviara jo zuen eta Bizia (Zycie), poloniar gazteen literatura aldizkariaren zuzendaria izan zen; aldizkari hark eragin handia izan zuen idazle poloniarrengan, errusiarrengan eta txekiarrengan. Chopin, Nietzsche eta Hansson-i buruzko azterketak argitaratu zituen, besteak beste. Alemanez idazten zuen, eta berak itzultzen zituen bere lanak polonierara. Obra nagusiak: Hildakoentzako meza (1893), Gaubela (1895), Homo sapiens (1895-1897), De profundis (1896) eta Satanen seme-alabak (1897).