Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Psametiko

edo Sametiko. Egiptoko XXVI. dinastia saitako hiru faraoien izena.  v  Psametiko I.a. Saisko lehen printzea eta XXVI. dinastiaren sortzailea (K.a. 663 - K.a. 609). Egipto bateratu zuen eta Menfis izendatu zuen erresumako hiriburu. Asiriarrengandik askatu zuen Egipto, greziar mertzenarioen laguntzaz, eta nekazaritza bultzatu zuen.  v  Psametiko II.a. K.a. 595-589. urteetan izan zen faraoia, Nekaoren ondoren. Nubian eta Etiopian borrokatu ondoren Palestinan eta Fenizian egon zen.  v  Psametiko III.a. XXVI. dinastiako azken faraoia, Amasisen semea. K.a. 525. urtean iritsi zen aginpidera, baina handik gutxira Kanbisesek aginpidetik kendu eta hil zuen. Persiarren mende geratu zen ondoren Egipto.