Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Psellos, Mikhail

Bizantziar idazlea eta politikaria (Konstantinopla, 1018 - Konstantinopla, 1078). Filosofia irakaslea eta Estatuko idazkaria izan zen Konstantino IX.a Monomakos bizantziar enperadorearen garaian. 1054. urtean Olinpo mendiko komentuan sartu zen eta Isaak I.a Komneno enperadorea egin zen arte ez zen bizitza publikora itzuli (1057). Enperadorearen eta haren ondorengoen kontseilaria izan zen. Poligrafoa, Platonen filosofiaren berritzailea, humanista eta historialaria izan zen. 225 obratik gora idatzi zituen.