Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

prolaktina

iz. Med. Hipofisiaren aurreko gingilak jariatzen duen hormona, ugatz-guruinaren esne isuria eragiten duena. Progesteronaren jarioan ere eragina du. Erditzeak eta edoskitzeak eragiten dute prolaktina isurtzea. Kristal itxurako proteina bat da; molekularen pisua 33.300 ingurukoa du; ia ez da urtzen uretan, baina bai azido diluitutan eta metanol eta etanol azidotuetan. Luteoproteina izenaz ere ezagutzen da.