Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Prokopios

Bizantziar historialaria (Cesarea, Palestina, V. mende bukaera - Konstantinopla, 562). Belisarioren idazkaria eta gorteko kidea izan zen. Justinianoren garaiko historialaririk handiena izan zen, objektibotasun eta zehaztasun handikoa. Harenak dira Gerretako liburua (545-554) eta Eraikinen tratatua (560) liburuak.