Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Prokopovitx, Feofan

Ukrainar elizgizona, politikaria eta idazlea (Kiev, 1681 - San Petersburgo, 1736). Katolizismora bihurtutako ortodoxoa zen, baina Erromara jo zuen eta ortodoxo egin zen berriro ere (1701). Kiev-eko apaizgaitegian irakaslea zela, Petri Handia ezagutu zuen. San Petersburgora deitu zuten eta 1716. urtean apezpiku izendatu zuten. Tsarraren lankide egin zen eta Apaizgoaren Arautegia idatzi zuen 1720an. Sinodo Santuko prokuradore nagusia izan zen 1721ean. Sermoiak, hileta kantak, erlijio poesiak eta satirikoak eta tragedia bat (1705, Vladimir) ere idatzi zituen. Errusiako azken idazle erlijioso handitzat hartua da.