Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

prolina

iz. Kim. Azido 2-pirrolidinkarboxilikoa (C4H8NCOOH). Izadian agertzen den aminoazido lebogiroa da. Bere urtze puntua 220-222 °C-tan dago. Kolorerik gabeko kristaletan agertzen da; uretan eta alkoholetan urtzen da, baina ez eterretan. Proteinen hidrolisi nahiz sintesi bidez lor daiteke. Biokimika eta elikadura ikerketan, mikrobiologia probetan, elikagaien gehigarri gisa eta analisietako erreaktiboetan erabiltzen da.