Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Prokop, Andreas

(Handia deitua). Buruzagi husita (1380 - Lipany, 1434). Husiten matxinada gertatu zenean Zizka-ren ondoan jarri zen eta taboriten buruzagi bihurtu zen 1424an. Hungaria, Silesia, Lusazia, Misnia, Saxonia eta Frankoniaren aurkako espedizioen gidari izan zen, baina husita moderatuen, Pragako biztanleen eta aitonen semeen laguntza galdu zuen. Haien aurka borrokatu nahi izan zen Prokop Handia, baina gerra galdu eta Lipany-n hil zen borrokan.