Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Prokhorov, Aleksandr Mikhailovitx

Sobietar fisikaria (Atherton, Quennsland, Australia, 1916 - 2002). Leningradoko unibertsitatean ikasketak egin ondoren irakasle izan zen Lebedev-eko institutuan. Fisikako Nobel saria jaso zuen 1964. urtean, Nikolai Basov sobietarrarekin eta Estatu Batuetako Charles Townes zientzialariarekin batera, maser-laser printzipioaren inguruan egin zituen azterlanengatik.