Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Primo de Rivera, Miguel

Espainiar diktadorea (Jerez de la Frontera, 1870 - Paris, 1930). Aginpidera estatu kolpe baten bidez iritsi zen 1923an. Marokon (1893), Kuban (1895) eta Filipinetan (1897) militar lanetan aritu ondoren, Valentzian (1919), Madrilen (1920) eta Bartzelonan (1922) kapitain izan zen. Estatu kolpea emateko Kataluniako burgesiaren eta Alfontso XIII.aren laguntza eta onarpena izan zuen, eta gudarostearen eta eskuindarren baimena. Aginpidera iristean, Gorteak deuseztatu zituen eta gobernuburu izendatua izan zen. Hala ere, alderdi politiko gehienak (monarkikoak, anarkistak…) ez zituen alde, eta 1930ean gobernua utzi beharra izan zuen. Parisa ihes egin zuen, eta handik hilabete gutxitara hil zen.