Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Primaticcio, Francesco

(Le Primatice deitua). Italiar margolaria (Bolonia, 1504 - Paris, 1570). Haren lan batzuk baino ez dira gorde. Imola, Bagnacavallo eta Julio Romanoren ikaslea izan zen, eta azken horrekin lan egin zuen Mantuako Te jauregian. Frantziara deitu zuen Frantzisko I.ak Fontainebleauko jauregia dekora zezan, eta lanaren zuzendaria izendatu zuten 1540an. Beste jauregi batzuk ere dekoratu zituen, Frantzisko I.aren eta Henrike II.aren hilobiak diseinatu zituen, eta italiar artearen eragina zabaldu zuen Frantzian.