Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Preyer, Wilhelm Thierry

Alemaniar fisiologo eta psikologoa (Moss Side, Manchester-etik hurbil, 1841 - Wiesbaden, 1897). Oso azterlan garrantzitsuak egin zituen fisiologiaren inguruan. Haurraren psikologiaren bilakaera ere aztertu zuen Haurraren arima obran (1881).