Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pretorius, Andries Wilhelmus Jacobus

Hego Afrikako politikaria, boer-en buruzagia (Graaff Reinet, Cape, 1798 - Potchefstroom, Transvaal, 1853). Zuluen artean sarraski handi bat egin ondoren, Natal-go errepublika aldarrikatu zuen (1838). Transvaaleko errepublika sortu zuen; eta 1852. urtean onartu zen Transvaalen burujabetasuna. Haren omenez eraiki zen Pretoriako hiria.