Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

prezesio

iz. Fis. Ardatz bati lotuta dagoen gorputz birakari baten ardatzaren albo mugimendua, kanpoko indarren eraginez gertatzen dena. Gorputz birakariaren ardatzak biraren ardatzak baino errotazio motelagoa duenean gertatzen da. Biraka ari den gorputzaren biribil motelago horiek dira prezesioa. v Ekinozioen prezesioa. Astr. Lurrak eguzkiaren eta ilargiaren grabitateen eraginez egiten duen prezesio mugimendua. Mugimendu horren bidez Lurraren ardatzak 23°27´-tako erradioa duen zirkulu txiki bat deskribatzen du, Lurraren ekliptikari buruz elkarzuta dena. Prezesioaren periodoa 25.800 urtekoa da; denboraldi horretan Lurraren poloek espazioan duten posizioa eta ondorioz, ekliptikaren planoari buruz tropikoek dutena, aldatu egiten dira. Egun lurraren ardatzak Ipar izarra seinalatzen badu ere, urtero egiten duen prezesio mugimenduaz (50,27”-koa dena), hemendik 13.000 bat urteetara, gaur egun duen guztiz kontrako posizioa hartzen duenean Lirako konstelazioko izarra den Vega izarraren aldera egongo da.