Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Previn, André

(Jaiotza izenaz, Andreas Ludwig Priwin). Alemanian jaiotako Estatu Batuetako musikagilea, pianista eta zuzendaria (Berlin, 1929). Berlingo eta Parisko kontserbatorioetan ikasi ondoren, pianista eta orkestratzaile lanetan hasi zen. 1951. urtean orkestra zuzendaritza ikasketak egin zituen Pierre Monteux-ekin San Franciscon, eta, gero, zuzendari aurkezpena egin zuen Saint Louisen. Zuzendari lanetan aritu izan da orkestra askotan. Batez ere Houston-go orkestra sinfonikoan (1967-1970), Londresko orkestra sinfonikoan (1969-1979); Pittsburgheko orkestra sinfonikoan (1976-1984); Londresko orkestra filarmonikoan (1985-1986); eta Los Angelesko orkestra filarmonikoan (1984) jo zuen. Sinfonia bat, kontzertuak, ganbera musika eta abestiak idatzi ditu.