Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pousseur, Henri

Belgikar musikagilea eta musikaren teorikoa (Malmédy, 1929). Liejako eta Bruselako kontserbatorioetan egin zituen musika ikasketak. 1951. urtean Boulez ezagutu zuen; Boulezen eraginaz gainera, Webernek, Stockhausenek eta Beriok eragin handia izan zuten Pousseuren musikan. Artikuluak eta liburuak idatzi zituen musika berriari buruz, eta Bergen idatziak frantsesera itzuli zituen. Basileako kontserbatorioan musika berriaren irakasle izan zen, eta analisi ikastaroak egin zituen Koloniako musika berriaren eskolan. Pousseurek hotsaren fenomenoa eraberritzea bilatu zuen. Lan aipagarrienak: Sinfonia (1955); Quintette à la mémoire d’A. Webern (1955), eta Répons (1960); Scambi (1957); Rimes pour différentes sources sonores (1958-1959); 3 Visages de Liège (1961); Croisées des couleurs croisés (1970). Idatzi aipagarriak: Fragmentos théoriques I. Sur la musique expérimentale (1970), eta Musique, sémantique, société (1972).