Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Poussart, Denis Jean-Marie

Kanadar zientzialaria, sortzez frantsesa (St. Denis D'Oleron, Frantzia, 1940). Hamabi urte zituela, Kanadara joan zen bizitzera familiarekin. Ikasketak egin ondoren (1968), ingeniaritza elektrikoko irakaslea izan zen, eta konputagailu eta robot sistemetan aditua. Besteak beste, Laval Unibertsitatean (1968), Kanadako Robotika eta Adimen Sistemen Institutuan (1990) eta Montrealeko Informatika Ikerketarako Zentroan (1991) lan egin du.