Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Potter, Paulus

Holandar pintorea (Enkhuizen, 1625 - Amsterdam, 1654). Pintore baten semea zen. Holandako eskolako margolari handienetako bat izan zen artean oso gaztea zela. Maisutasun handiz pintatzen zituen etxeko abereak. Lan nagusiak: Zezena, Baserria, Behia, Itzaina, Behiak bazkatzen eta Idi handia.