Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Potter, Helen Beatrix

Britainiar idazlea (Kensington, Londres, 1866 - Sawrey, Lancastershire, 1943). Haurrentzako liburu ugari idatzi zituen; Peter Rabbit, Benjamin Bunny, Jemina Puddle-Duck, Mrs. Tiggy-Winkle eta beste zenbait pertsonaiaren sortzailea izan zen. Frantsesera, alemana, gaztelerara eta Europako beste hizkuntzetara itzuli dira Potter-en ipuinak. Lan nagusiak: The Tale of Peter Rabbit (1900, Peter untxiaren istorioa), The Tailor of Gloucester (1902, Gloucester-eko jostuna) eta The Tale of Benjamin Bunny (1904, Benjamin Bunny-ren istorioa).