Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pott

Literatura aldizkaria. Bilbon sortu zen 1978an. Lauzpabost ale atera zuten guztira, harik eta 1980an desegin zen arte. Ale haietariko bakoitzak izenburu ezberdina zuen: Pott bandaren blaga, Pott bandaren braga, Pott bandaren plaga, Pott tropikala, esaterako. Aldizkariaren inguruan idazle talde bat bildu zen: Bernardo Atxaga, Joxemari Iturralde, Ruper Ordorika, Manu Ertzilla, Jon Juaristi, Joseba Sarrionandia, haien artean.