Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Potter, Archibald James

Irlandar musikagilea (Belfast, 1918 - Greystones, 1980). Irlandako Erregeren Musika Akademiako konposizioko irakaslea izan zen. Jatorri zeltako herri musikaren jarraitzailea zen, baina Berlioz eta Bizet musikagileen kutsua, besteak beste, antzematen zaie haren lanei. Sinfoniak (Phantasmoraggia, 1956; Fox and Geese, 1957; Irish Rapsody, 1963; A full House of Harpers, 1963; Sound the sSckbuts, 1965), kantatak, abesbatzetarako obrak (Missa brevis, 1949), baletak (Full Moon for the Bride, 1964) eta opera bat (Patrick, 1963) idatzi zituen, besteak beste.