Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pollack, Sydney

Estatu Batuetako zinema zuzendaria (Lafayette, 1934 - Los Angeles, 2008). Antzezle gisa lan egin zuen antzerkian eta telebistan; 1962an eta 1963an telebistarako filmak egin zituen. 1965ean egin zuen zinemarako lehenengo filma, The Slender Thread (Hari mehea). Filmak: The Shoot Horses, Don’t They? (1969, Zaldiak akabatzen dituzte ba), Jeremiah Johnson (1972), The Yakuza (1975), Three Days of the Condor (1975, Kondorraren hiru egunak), Tootsie (1982), Out of Africa (1985), The Firm (1993). Sabrina izan zen (1995), Harrison Ford eta Julia Ormond antzezle ezagunekin, 1990eko hamarraldian egin zuen film arrakastatsuena. Zuzendari gisa lan egiteaz gainera, produkzio lan garrantzitsuak ere egin zituen, besteak beste Mr. Ripley talentuduna (1999). Antzezle gisa, berriz, zuzendari handiekin lan egin zuen: Woody Allen (Senarrak eta emazteak, 1992), Stanley Kubrick (Eyes Wide Shut, 1999).