Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Polke, Sigmar

Aleman margolaria (Oels, Behe Silesia, 1941). 1953. urtean sorterria utzi eta Mendebaldeko Alemaniara aldatu zen bere familiarekin, eta gizarte kapitalistako irudiek eta kulturak erabat liluratuta gelditu zen. Hogeita bi urte zituenean Düsseldorfeko Akademian sartu zen ikasketak egitera. Bere lehenengo koadroetan kontsumoko gizarteko zenbait objektu agertzen dira, lehen aipaturiko liluraren ondorioz. Geroago Ekialdeko Alemaniako ohiko irudi kischtak erabili zituen bere koadro figuratiboetan, eta Richter eta Konrad Fischerrekin batera errealismo kapitalista delakoa osatu zuen. 1966. urtean Artista Gazteentzako Saria eskuratu zuen Polkek, eta 1975. urtean, berriz, Sao Pauloko Bi Urtekoko saria lortu zuen. Handik bi urtera Hanburgoko Arte Ederretako Kolegioan irakasle izateko aukera eman zioten. 1960ko hamarraldian zehar etengabe bidaiatu zen, eta Picabiaren surrealismoaren ildoari jarraituz, gai ikonografikoak eta argazkietan oinarrituriko koadroak margotu zituen nagusiki.