Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Polk, James Knox

Estatu Batuetako 11. lehendakaria (Ipar Carolina, 1795 - Nashville, 1849). Abokatua zen, eta Tennesseko estatuko diputatu hautatu zuen alderdi demokrataren eskutik (1825-1839), estatu bereko ganberako lehendakari (1835-1839), Tennesseko gobernari (1839-1844) eta, 1825. urteaz geroztik, hegoaldeko estatuetako demokraten buruzagi. Estatu Batuetako lehendakari hautatu zuten (1845-1849), eta mendebaleko lurraldeen jabe egitera bideratu zituen bere ahaleginak. Texasko lurraldeaz jabetu zen 1845ean eta Mexikoren aurkako gerra gidatu zuen 1846-1848 urteetan. Guadalupe-Hidalgo hizarmenaren ondorioz Rio Grande ibaia Estatu Batuak eta Mexiko estatuen arteko mugatzat onartu behar izan zuen Mexikok. Polk lehendakariak Kuba erosi nahi izan zion Espainiari 1848. urtean; asmo hori, ordea, ezin izan zuen bete.