Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Polanski, Roman

Poloniar jatorriko frantses filmegilea (Paris, 1933). Krakoviako antzokiko antzezle izan zen; 1954an Lodz-eko zinema eskolan sartu zen eta zortzi film labur egin zituen han. 1962an egin zuen bere lehen film luzea, Noz w wodzie (Labana uretan), atzerriko film onenari ematen zaion Oscar sarirako aukeratua izan zena. Harrezkero Frantzian, Britainia Handian, Estatu Batuetan eta Italian lan egin izan du. Polanskiren filmek etsipena, larritasuna, alienazioa, umore beltza eta izua dute ezaugarri. Filmak: Répulsion (1965, Higuina), Cul-de-sac (1966, Kalezuloa), The Fearless Vampires Killers… (1967, Banpiro-hiltzaile ausartak…), Rosemary’s Baby (1968, Rosemaryren umea), Macbeth (1971), Chinatown (1974), Le locataire (1976, Maizterra), Tess (1980), Pirates (1986, Piratak), Lunes de fiel (1992).