Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

plateresko

izond. Art. XVI. mendearen hasieran Espainian sortu zen arkitekturako higikundeaz eta higikunde horretako obrez esaten da. Higikunde platereskoarekin hedatu ziren Espainiara Errenazimentuko lehenengo apaindura moldeak, Lonbardian sortuak gehienak; barrokoaren eta churrigeresco estiloaren aitzindaritzat hartua da. Alaitasuna, herri eta estilo askotako kutsua (gotikoa eta mudejarra besteren artean), eta apaindura aberatsak dira platereskoaren ezaugarri nagusiak. Plateresko estilokoak dira Alcala de Henaresko unibertsitatearen aurrealdea, Baezako Benaventeko kondeen jauregia, Sevillako katedraleko sakristia, unibertsitatearen aurrealdea eta Salamancako “Casa de las Conchas”, besteak beste.