Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pisu

iz. Lurraren erakarmen-indarra; pisu jakineko gauzakia, pisatzeko erabiltzen dena.
A. izond. Astuna, pisu handia duena. Zama pisua. Pisuagoak gora eta arinagoak behera doaz. Bizitze hau pisu eta penagarri da. Lo pisu batek hartu zuen.
B. iz. Lurrak gorputz bat erakartzen duen indarra; indar horren neurria, nolakotasuna edo eragina. ik. hazta. Pisu astuna, larria. Pisu arina. Pisua neurtu. Pisu gordina, garbia. Astoak pisu gehiegi zeraman bizkar gainean. || Pisu izan. du ad. Pisatu. Beste bat ekartzen diote, hamabi kintal pisu duena. || Pisu nabarmena duen pieza. Erlojuaren bi pisuak. || Pisu jakineko gauzakia, pisatzeko erabiltzen dena. Librako pisua. || Pisagailua. || Irud. Zama nekagarria. Bihotzean halako pisu bat, min sorgor bat. || Gauza batek eragiten duen indarra. ik. garrantzi. Erantzun honek, egia esan, badu bere pisua.  v  Fis. Pisuaren indarra zuta da lurrazalari buruz, eta gorputzaren masa m baldin bada, bere balioa honela adieraz daiteke: P = mg; g grabitatearen azelerazioa delarik. Pisua normalean kg pisutan neurtzen da, baina nazioarteko sistemako banakoa newtona da (1 kg = 9,81 N).  v Teknol. Gorputzen masa neurtzeko balantza.  v Pisu gordina. Merk. Salgaiaren eta berorren bildukinaren, edo ibilgailu baten eta honen kargaren artean izaten den pisu osoa.  v Pisu garbia. Merk. Salgai soilaren pisua.  v Pisu espezifikoa. Fis. Gorputz baten pisuaren eta bolumenaren arteko erlazioa, bolumen banakoaren pisua. Gorputzaren dentsitatea kontuan hartzen den lekuko grabitatearen azelerazioaz biderkatuz lortzen da. Newton/m3-tan, kg pisu/m3, gramo pisu/cm3-tan eta abar adierazten da. Isurkarien eta gasen pisu espezifikoa berotasunaren arabera asko aldatzen denez, pisu espezifikoarekin batera tenperatura ere adierazi behar izaten da askotan.  v Itxurazko pisua. Jariakin batean murgilduta dagoen gorputz batentzat, benetako pisuari jariakinak gorputza gorantz bultzatuz egiten duen indarra edo Arkimederen indarra kenduz ateratzen den pisua.  v Atomo pisua. Fis. eta Kim. Atomo masa. Atomo baten gutxi gorabeherako pisua nukleoaren oinarrizko partikulak batuz lortzen da (neutroiak + protoiak). Zehatzago, atomo baten pisuaren eta neurketa banako gisa hautatu den atomoaren pisuaren arteko erlazio gisa definitzen da atomo pisua. Gai bakun baten atomo pisua edo atomo masa aurkitzeko gai horrek dituen isotopo guztiak eta hauek izadian duten proportzioa hartzen dira kontuan, eta karbono 12 isotopoaren pisuarekin edo masarekin alderatzen da. Hori dela eta ez dira normalean zenbaki osoak atomo pisuak. ik. masa.  v Pisu baliokidea. Kim. Konbinaketa pisu izenez ere ezagutzen da. 8 g oxigenorekin edo bere baliokidearekin kimikoki konbinatzen den gai bakun baten pisua. 8 g oxigeno 1,008 g hidrogenorekin konbinatzen direnez, azken hau 8 g oxigenoren baliokidetzat hartzen da. Azido baten pisu baliokidea hidrogeno azidoaren atomo pisu bat bere baitan duen azidoaren pisua da. Hidroxido baten pisu baliokidea azidoaren pisu baliokide batekin erreakzionatzen duen hidroxidoaren pisua da. Azido klorhidrikoaren (HCl) pisu baliokidea haren molekularen pisua da, eta gauza bera gertatzen da amoniakoaren kasuan (NH3). Azido sulfurikoaren (H2SO4) kasuan, aldiz, bere pisu baliokidea molekularen pisua 2 zenbakiaz zatituz lortzen da, base batekin neutrotzean bi ioi H+ erabiltzen dituelako. Azido ortofosforikoaren kasuan, berriz, molekularen pisua 3 zenbakiaz zatitu behar da pisu baliokidea lortzeko.  v Molekularen pisua. ik. molekula.