Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pistoi

iz. iz. Zilindro formako atala, beste hodi baten barnean izaten dena, isurkari batek eragindako presioa jaso eta igortzen duena.  v Mus. Brontzezko musika tresnetako balbula mota, jotzerakoan soinu tutuaren luzera handitu edo txikitzen duena. Pistoiari esker, eskala kromatikoaren tonu guztiak jo daitezke metalezko musika tresnetan. 1815. inguruan asmatu zuten aldi berean Blühmel-ek Silesian eta Stölzel-ek Berlinen.