Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Piston, Walter Hamor

Estatu Batuetako musikagilea (Rockland, Maine, 1894 - Belmont, Massachusetts, 1976). Parisen osatu zituen musika ikasketak Nadia Boulanger-ekin eta Paul Dukasekin (1924-1926). Estatu Batuetara itzuli zenean, Harvard unibertsitateko musika irakasle izendatu zuten. Eragin handia izan zuen Estatu Batuetako musikagile berrien artean, Leonard Bersteinengan besteak beste. Garrantzi handiko testuliburuak idatzi zituen: Azterketa harmonikoaren printzipioak (1933); Harmonia (1941); Kontrapuntua (1947), eta Orkestratzea (1959). Estilo aldetik neoklasikoa zen guztiz, noizean behin harmoniko erromantikoak erabiltzen bazituen ere. Flautista harrigarria (1938) balleta; zortzi sinfonia, musika tresnetarako kontzertuak; Lincoln Center Jaialdiko Obertura (1962), eta kamerako musika lanak idatzi zituen.