Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pisano, Giovanni

Italiar eskultorea eta arkitektoa, Nicola Pisanoren semea (Pisa, 1248 - Siena?, 1314). Garai hartako Italiako eskultorerik handiena izan zen. Aitarekin batera eginiko lanez gainera, Sienako katedraleko obren zuzendaria izan zen 1289. urtetik aurrera eta Pisako bataiategiko lanak egin zituen gero (1299). Eskultura obra nagusiak: Pistoiako San Andresen pulpitua (1297-1301), Pisako katedralekoa (1301-1310) eta Margarita Luxenburgoko enperadorearen hilobia, Genoan (1312-1313). Obra hauetan guztietan Erromako eskultura klasikoaren arauak eta Frantziako estilo gotikoaren ekarpenak nahasten ditu.