Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pisano, Nino

Italiar eskultorea, Andrea Pisanoren semea (Pisa, 1315 - Pisa, 1368). Aitari lagundu zion Orvietoko katedraleko aurrealdeko lanetan. Ama Birjina dotore eta irrifartsuak zizelatu zituen (Esnearen Ama Birjina). Venezian bizi izan zen gero eta Marco Cornaroren hilobiko estatua egin zuen (1368).